Larreak ustiatzeko lanetan, ekintza plana prestatuta

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mar. 9a, 18:15

Pasa den egubakoitzean banatu zituen Landaola Federazioak 4. Landaola Sariak. Gipuzkoako landa garapeneko proiektuei errekonozimendua emateko asmoz, erakunde pribatu eta publikoak zeuden hautagaien artean, eta, horietako bat izan zen Usokoitz abeltzain elkartea. Saririk jaso ez arren, elkartea osatzen duten bederatzi kideak pozik agertu dira errekonozimenduarekin, eta aurrera begirako ekintza plana adostu dute.

Gatzagako Udalaren, herriko abeltzainen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean kudeaketa iraunkorra eta jasangarria burutzeko helburua du taldeak eta Aitziber Gorosabel Usokoitz abeltzain elkarteko kideak eman du egiten dutenaren berri: "Larren kudeaketa zuzena egiten dugu. Elkartea 2014ean sortu zen, baina, lantaldeak lehenago hasi ziren bilerak egiten egin beharrekoak gauzatu ahal izateko".

Beharretara egokitutako lanak

Larreen kudeaketa Foru Aldundiak egin arren, abeltzainen beharretara egokitutakoak izaten direla adierazi du Gorosabelek: "Soinketa lanak, ongarriketa, hesiak jauzi egiten dira, ur askak ere ondo mantendu behar dira… eta, lan guzti horiek, abeltzain elkartetik errazago egiten saiatzen gara; gure, Udalaren, zein Aldundiaren beharren arabera".

Larreez gain, basoetan ere beharrak dituzte, eta baserritarren laguntza ezinbestekoa dela nabarmenduta, Landaola sarietan hautagai gisa egotearen errekonozimendua Usakoitz abeltzain elkarteko kideentzat, zein baserritar guztientzat dela azpimarratu du Gorosabelek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak