Jon Errasti: "Gatz museoa herrikoentzat, soilik, irekita mantentzeak ez du zentzurik"

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urr. 29a, 16:49

Osasun Sailak ezarritako neurri murriztaileen eraginez, gatzagarrak dira, soilik, museoko bisitetara joan ahal direnak, beraz, museoa itxi eta bisitak bertan behera utzi dituzte. Hala ere, beste jarduera batzuekin jarraituko dute bertako langileek.

"Zentzuzkoena da gatz museoa ixtea. Izan ere, bakarrik gatzagarrak etorri daitezke bisitetara, eta printzipioz hartu dugun erabakia, hamabost egunez ixtea izan da", adierazi du Jon Errasti Leintz Gatzagako museoko arduradunetako batek.

Herritarrentzat salbuespena

Museoa itxi arren, bertakoentzat eskainiko dutela zerbitzua adierazi du Errastik. "Museoa itxita egon arren, hamabost egun hauetan museoa bisitatzeko nahia duen gatzagarrak museora deitu dezake. Hala, gehienez bost pertsonendako bisita eskainiko diegu…".

Gatz produkzioan eta salmentan indarrak

"Bi diru sarrera ditugu; museoa eta gatzaren salmenta. Beraz, indar eta esfortzu guztiak gatzaren salmentan zentratu beharko ditugu". Horren harira, domeka honetan, Arrieta herrian, Bizkaian, azoka batean egongo dira gatz salmenta egiten.

Momentuz, gatz gehiago ekoiztea ez dute aurreikusita, stock-a badutelako. Hala ere, beharra izanez gero, gatza produzituko dutela ere gaineratu gura izan du Errastik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak