Ion Pousaren margolanak dohaintzan jasoko ditu Gatzagako Udalak

Imanol Beloki Unamuno 2020ko ira. 30a, 16:07

Leintz Gatzagako Udalak eta Ion Pousa Ruiz de Alegria margolariak hitzarmena sinatu dute. Artistak diktadura frankistaren jazarpena jasan zuten emakumeen gaia oinarri duen erakusketa jarri berri du Gasteizen, eta, amaitzean denean, bertan jarritako lanak udalari emago dizkio dohaintzan.

Ion Pousa artistak diktadura frankistaren jazarpena jasan zuten emakumeen gaia du oinarri, eta, atzo, Gasteizen, Vital Fundazio Erakusketa Zentroan inauguratu zuen erakusketa.

Gatzagarekin lotura

"Ion Pousaren ama Ruiz de Alegria zen, Gatzagakoa. Garai hartan, gerra denboran, sufritutako bat izan zen. Hori dela-eta, Vital Fundazio Erakusketa Zentroan (Gasteiz) atzo inauguratu zuen erakusketan, sufrimentua adierazten duten zenbait lan jarri ditu", adierazi du Eugenio Otsoa Leintz Gatzagako alkateak.

Artistak Gatzaga herriarekin duen erlazioagatik, erakusketa amaitzen denean, bertan batzen dituen lanetako 23 koadro Gatzagako Udalari emango dizkio doan. Hala ere, zenbait baldintza ezarri dizkie Gatzagako udal ordezkariei. Oinarrian, lanak ezin izango dituztela saldu.

Maiatzean ekitaldia

Gerra garaian Gatzagan gertatutakoak gogoraratzeko, eta bide batez Ion Pousa margolariaren lana herritarrek ikus dezaten, maiatza aldera, koadroak ikusgai jarriko dituzte Garro jauregian, kultura etxean. Eta, erakusketaz batera, ekitaldi bat egiteko asmoa dutela ere adierazi du Otsoak, herri mailan hausnarketa egiteko.

"Gure asmoa da garai hartan gertatutakoa ez ahaztea. Arrasaten ere parte hartu genuen monolitoaren ekitaldian…, eta, Gatzagan ere koadroen erakusketaz gain, ekimen bat egin gura genuke, eskultura bat jarriz edo. Kanposantuan lauburu batekin eginda estela bat daukagu, sei gazte fusilatu zituzten hemen, eta hainbat emakume ere bortxatuak izan ziren, tratu txarrak jaso…".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak