565.000 euroko aurrekontua onartu dute Leintz Gatzagan

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mai. 28a, 15:20

Maiatzeko ohiko osoko bilkura egin dute gaur Gatzagako udalbatzako kideek, eta gai zerrendatik nabarmentzeko puntua 2020ko udal aurrekontuen hasierako onarpena izan da. Hain zuzen ere, 565.000 euroko aurrekontua onartu dute, eta, inbertsio nagusiak aipatzeaz batera, Foru Funtsera bueltatu beharko duten dirua ere izan dute hizpide.

"Onartu dugun aurrekontutik 60.000 euro bueltatu beharko ditugu, eta, gastu arruntak kenduta, diru gutxi geratuko zaigu inbertsioetarako. %20 bueltatu beharko dugu, printzipioz, baina guk %25eko murrizketa egin dugu, aurrera begira etorri daitezkeenak kontuan izanda. Beraz, Foru Aldunditik 179.897 euro jasotzea aurreikusten dugu. Gatz Museoan, ekoizpena handitzeko proiekturako eta harrera egokitzeko 30.000 euro bideratuko ditugu; Gaztainuzketa mendietxeetako Basoaz blai proiekturako, berriz, 35.000 euro. Horiek izango dira inbertsio nagusiak. Hala ere, errepide aldera ematen duen frontoiko pareta apaindu nahiko genuke, 5.000 eta 10.000 euro inguruko inbertsioa eginda", adierazi zuen Eugenio Otsoa alkateak.

Gatz museoko harreragune berria.

Gaztainuzketako mendietxe bat.

Herriguneko sarrerako pareta apaindu gura dute udalbatzako kideek.

Horiekin batera, udaletxeko instalazioetarako diru zati txiki bat erabiliko dutela ere gaineratu du Otsoak, eta gainontzekoa auzolanean egitea dela beraien asmoa adierazi.

Energia Mahairako hautaketa

Aurrekontuez gain, Debagoieneko Mankomunitateko Energia Mahairako Aitor Larrañaga teknikaria eta Eugenio Otsoa izendatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak