Konfinamenduak eta alarma egoerak gogor astindu dute Leintz Gatzagako Gatz museoan ere. Martxoaren 13an itxi zituen ateak eta ordutik, barruko lanak egiten egon diren arren, ez dituzte bisita gidaturik jaso eta Libe Ramilak adierazi duenez, urteko garairik onena galdu dute. Hala ere, etorkizuna oso baikorra ez den arren, egoera honi alde positiborik ere topatu diote Gatz Museoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.