Harrera-gune berria estreinatu dute Gatz museoan

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mar. 10a, 14:36

Gatz museo alboko Santa Columba ermitako lanak amaituta, harrera-gunea eta biltegia izango duen eraikina prest dute. Egunotan ari dira lekua pixka bat atontzen, eta pozik geratu dira emaitzarekin.

Eraikin zaharra hutsik geratuko denez, bertan zer egin guztiz zehaztu barik daukatela ere adierazi du Jon Errasti Gatz museoko langileak: "XX. mendeko dorla eta fabrika zena erakusgarri jarri nahi dugu eraikin zaharrean, hori da proiektua. Hala ere, azken gatz lotea egiten ari gara. Behar duguna baino gatz gehiago biltegiratuko dugu,, gero, eraikin berrian biomasazko galdarari eskua hartzeko denbora beharko dugunez, gatza izateko".

Santa Columba ermitako harrera-gunea.

'Gatz egile egun batez'

Gatz egile egun batez izenburupean, haurrek familian egiteko ekintza izango da, zapatuan. 10:30ean batuta. Gatzaren prozesua ezagutu, eta gatza egingo dute bertaratzen direnek, besteak beste. Izen-ematea: Turismo@debagoiena.eus helbidera idatzita edo 943 79 64 63 telefono zenbakira deituta egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak