Hamabost egun barru zabalik izango dira mendi-etxeak

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urr. 24a, 11:40

Zeanuriko Randa Farhat-ek eta Kepa Atutxak hamabost egun barru irekiko dituzte Gaztainuzketako mendi-etxeak. Ez dute taberna eta jatetxea mantenduko, hasiera batean, eta, mendi-etxeetan hobekuntza batzuk egiteaz batera, esperientzia berri bat eskainiko dute.

"Naturaren esperientzia zuzena bilatzen duten bezeroei zuzenduta, basoak terapia moduan erabiltzeko proiektu bat jarriko dugu martxan. Terapia hau jatorriz Japoniakoa da, Shinrin Yoku izenekoa, eta guk euskaraz Basoaz blai izendatu dugu. Hiriko kutsaduratik eta laneko tentsiotik urrunduz, lasaitasuna eta natura batzen dituena", adierazi du Kepa Atutxak.

Bezeroen eskaeraren arabera

Jatetxerik egongo ez den arren, aurrera begira, bezeroen eskaerari erantzunez, otordu bereziak prestatu ditzaketela adierazi du Atutxak: "Naturarekin harremana oinarri, menu begetariano batzuk adostu ditzakegu, baina hori ikusteko dago. Hasiera baten zerbitzua eskaintzen hasi, eta gero etorriko dira berrikuntzak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak