Herritarrez osatutako hautesle elkarte bat aurkeztu izan da Udala gobernatzeko azken urteetan, eta, gaur gaurkoz, udalaren asmoa berdina bada ere, taldea osatzeko zailtasunak dituztela onartu dute. "Eguenean egin genuen bilera batean horretaz egin genuen berba, oraindik udal hauteskundeetako data ez genekiela. Albistea jakin berri, oraindik bost laguneko zerrenda osatzeko zailtasunak ditugu, eta datorren egubakoitzean, herri-bilera egingo dugu udaletxean, 18:30ean", adierazi du Leintz Gatzagako alkate Juanito Bengoak.