Solasaldia Alberto Altubek gidatuko du eta hauek hartuko dute parte: Santi Ayastuyk –KASeko txirrindulari ohi antzuolarra–, Jose Luis Saez de Olazagoitiak –Erromara bizikletaz joandakoa–, Ignacio Arranzek –Arabako Txirrindularien Federazioko lehendakari ohia–, Fausto Izak –KASeko txirrindulari ohi arratiarra–, Felipe Alberdik –KASeko txirrindulari ohi zornotzarra– eta Manolo Zubillagak –Leintz Bailarako txirrindulari lasterketen antolatzaile eta lekukoa–.
"Garai hartako kontuak izango dituzte hizpide. Esaterako, Saez de Olazagoitiak Juan 23.a aita santua bisitatu zueneko istorioa kontatuko du, adierazi du Eugenio Otxoak".
