Gatzaren Eguna ospatu dute Leintz Gatzagan

Amaia Zabala 2018ko urr. 22a, 14:58

Atzo egun handia izan zuten Leintz Gatzagan, urtero legez, Gatzaren Eguna ospatu baitzuten. Goizeko lehen orduan mendi ibilaldi gidatua egin zuten eta ondoren gatzaren eta produktu ekologikoen azoka izan zen herriko plazan.

Jai giroa izan zen nagusi goiz guztian zehar eta dantzari fin ugari ere bildu ziren herriko plazan. Etxeko txikienek, berriz, zurezko plaza jokoetan jolas egiteko aukera izan zuten. Ondoren, atseden hartzeko tartea ere izan zuten gatzagarrek herri bazkarian.

 

Egun guztiko egitarau zabala izan zen, Basogintzaren inguruko erakusketa eta Jakoba Errekondoren hitzaldia ere izan baitzituzten.

 

Bestalde, egun hau aprobetxatu zuten Frantziako Saliese herriarekin senidetze ekitaldia egiteko ere. Egunari amaiera emateko, berriz, La Joderera musika taldearen abesti kubatarrak izan zituzten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak