Gatzaren Eguna hirugarren urtez ospatuko dute domekan

Imanol Beloki Unamuno 2018ko urr. 18a, 11:47

Domeka honetan ospatuko da Leintz Gatzagan, Gatzaren Eguna. Aurten, hirugarren aldia izango da, eta Debagoiena Gastronomika ekimenaren barnean bertako produktuak oinarri moduan hartuta hainbat jarduera antolatu dituzte egunerako.

Debagoiena Gastronomika ekimenaren barnean, bertako produktuak oinarri moduan hartuta, hainbat jarduera antolatu dituzte egunerako: gatzen eta produktu ekologikoen azoka, bisita gidatuak, hitzaldiak, musika eta dantzak, besteak beste.

Horren harira, pasa den eguenean, Gipuzkoako Foru Aldundian egin zuten Gatzaren Egunaren aurkezpen ekitaldia. Bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendari Maite Cruzado, Leintz Gatzagako ordezkari Jon Zuazabeitia eta Garaia Landa Garapen Elkarteko Agurtzane Diaz eta Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Saileko Ana Heriz izan ziren.

Ezagutzak partekatuz

Beste Gesaltza batzuekin batera antolatu nahi izan dute jaia, eta bakoitzak bere ezagutzak, esperientziak… partekatzea da jaiaren helburuetako bat: "Nafarroatik Jaitzekoak, Arabatik Añanakoak, Gaztelatik Poza de la Sal-ekoak eta Artetatik eta Elgorriagatik etorriko diren baieztatzeko dugu", adierazi du Jon Zuazabeitiak, antolatzaileetako batek. "Horrez gain, azoka ekologikoa, Gatz Museora bisitak, Jakoba Errekondoren hitzaldia eta basoaren humanizazioa ikusteko baso ibilaldia izango dira, besteak beste".

Senidetze egitasmoa

Salieseko (Biarno) eta Gatzagako ekoizpen sistema ezberdina izan arren, senidetzea sinatzea erabaki dute, Europara begira interesgarria izan daitekeela uste dute eta.

Egitaraua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak