Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera; Obraren helburua, T formako bidegurutzea eratzea da. Modu horretan, ibilbideen artean angelu handiagoa izango da, eta, erdigunean itxaroteko erreiak jarrita, ibilgailuek biraketak segurtasun handiagoz egingo dituzte.
Obrak amaitu bitartean, "pazientzia" eskatu du Eneka Zankada Leintz Gatzagako alkateak, bide zati horretan izan daitezken auto pilaketen ondorioz.
Errepide zatia zabalduz
Egingo diren lanen artean, GI-627 errepidearen plataforma zabalduko da 3,5 metroko itxarote erreia ateratzeko. Baita ere, errepide horretako abiadura 60 km/h-ra mugatuko da bidegurutzetik igarotzean eta eguzki plakez hornitutako led motako luminariekin argiztatuko da zonaldea.
Urtea amaitu aurretik, amaituta
Irailaren amaieran hasi zituzten lanak, eta urtea bukatu aurretik amaituko dituztela adierazi du Leintz Gatzagako alkateak.