Etxafuegoak eta bonba japoniarrak botata hasiko dituzte jaiak gaur, irailak 7. Ondoren buruhandiak egongo dira eta 19:00retan Bederatziurreneko meza egingo da Dorletan. Eskoriatzako abesbatzak abestuko du han.
Egubakoitza ere egun berezia izango da, Otxandiotik ehundik gora ume etorriko baitira Dorletara. Ongi-etorria egingo zaie han eta 12:00etan meza nagusia egingo da. Ondoren, Otxandioar eta Gatzagarrek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian. Udaletik, dei egin diete herritarrei, bazkarian parte hartzera
Asteburuak ere emango du berea. Zapatu arratsaldean berriz, iaz arrakastatsuak izan ziren kintoen arteko jolasak egingo dira, eta herri afariaren ostean, erromeria izango da Akerbeltzekin.
Domeka, kirol eguna izango da. BTT lasterketa, herri kirolak, pilota partiduak eta kale bloka egongo dira, besteak beste.