Zupiria sailburua herria eta Gatz Museoa bisitatzen izan da

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mai. 26a, 10:16

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Leintz Gatzagan izan zen eguaztenean, bisitan. Herriko udal ordezkariekin Gatz Museoan elkartu, eta hango instalazioak ikusi ostean, herria ikusteko tartetxoa hartu zuen.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Leintz Gatzagan izan zen eguaztenean, bisitan. Herriko udal ordezkariekin Gatz Museoan elkartu, eta hango instalazioak bisitatu zituen lehenbizi. Gatzaren produkzioaren ingurukoak entzun ondoren, berriz, herria ikusteko tartetxoa hartu zuen.

Bilera interesgarria izan zutela adierazi zuen Zupiriak: "Leintz Gatzagako Udalak aukera eman dit paraje honetan dagoen gatz produkzio instalazioak ezagutzeko. Beraien proiektuak azaldu dizkidate, eta zer gauza egin nahi lituzketen eta nola bilatzen duten beste erakunde batzuen laguntza horretarako. Oso bilera interesgarria iruditu zait".

Lan handia egin duen herria

Txikitasunean ondarea mantentzeko lan handia egin dela Leintz Gatzagan adierazi zuen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak: "Bere txikitasunean herriak mantendu du bere edertasuna, eta ikusten da ahalegin handia egin dela hemen erakundeen eta herritarren partetik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak