Atzo 18:00etan eman zieten aurtengo Gatzagako jaiei hasiera etxafuego eta bonba japoniarren jaurtiketarekin.
Gaur goizean, aspaldiko ohiturari jarraipena emanez, ongi etorria egin diete Dorletan Otxandiotik oinez etorritako bisitariei.
Salda eta pintxo ugari jarri dituzte Dorletara hurbildutako guztientzat, eta ondoren meza egin dute 12:00etan. Meza amaitzean bazkaria egingo dute Gatzagako frontoian eta arratsaldean jolasak, swing ikastaroa eta pintxo potea izango dira protagonista. Asteburuan ere aukera eta ekintza ugari izango dira.
Eskaintza polit hori prestatu ondoren Gatzagara hurbiltzeko deia egin du Otazuk.