Leintz Gatzagako gela desplazatuaren egoera gero eta konplikatuagoa da

Eneko Azurmendi 2016ko eka. 15a, 15:45

Hezkuntza Delegaziotik ez dute erantzunik jaso eta honek jarrera bera mantentzen du. Aitziber Gorosabel guraso elkarteko kideak dio ez dutela etsiko, eta domekan egin zuten aldarrikapenaz gain, astelehenean Lakuara protesta egitera joango direla azpimarratu du.

"Oraindik ez dugu erantzunik jaso eta guk gure aldarrikapenekin jarraituko dugu. Astelehenean, ekainak 20, Eusko Jaurlaritzara joango gara, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuari gure berri emateko", adierazi du Gorosabelek.

Guraso elkartetik behin eta berriz azpimarratu dute gelarik gabe gelditzeak izango lukeen galera, handia izango litzatekeela. Jon eta Aratz gelan bertan hazitako bi gazte dira eta hauek ere iritzi bera dute. "Gela barik geratu ezkero, hutsune bat geldituko litzaioke herriari. Herrian ikasita, herriarekiko lotura hartzen dute haurrek eta bertara itzultzeko joera handiagoa da gero", azaldu dute.

Herrian hazteak eta ikasteak, herrian bertan errotzea dakarrela nabarmendu dute eta Gatzaga moduko herri txiki batean hori mantentzea garrantzitsua dela.

Egubakoitzean arratsaldeko 4retan Luis Ezeiza eskolako zuzendaritzak bilera deitu du, gurasoei egoeraren berri emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak