Martxotik urri amaierara artea, 32 mendi ibilbidetan zehar Euskal Herria zeharkatuko du 2016 Bidea-k. Mendi ibilbideak eta kultura egitarau zabala biltzen ditu egitasmoak eta datozen hiru domeketan, Debagoienan izango dira etapak.
Hiru autobus beteta, Legution hasi dute ibilbidea. Landan Panta Rhei antzerki taldearen lan bat ikusteko aukera izan dute eta Gatzagara iristerakoan Gatz Museoko tailerrak bisitatu dituzte. Gasteiz eta Donostiatik etorri dira ibiltari gehienak.
Etapa guztietarako autobusak ipintzen ditu Donostia 2016k, herrietatik bertatik. Informazioa jaso eta izen-ematea, Hiriburutzaren webgunearen bitartez egin daiteke.
Hurrengo etapak:
· Maiatzak 22 | 9. etapa: Leintz Gatzaga – Arrasate
· Maiatzak 29 | 10. etapa: Arrasate – Elgeta
· Ekainak 5 | 11. etapa: Elgeta – Elgoibar