Leintz Gatzagako aparkalekuan izandako luizia konponduta, erabilgarri dago gunea

Ubane Madera 2016ko api. 27a, 17:19

Urtarrilean izandako lur-jauzia konponduta, estreinatu dute Leintz Gatzagako aparkaleku berria, aurreikusi baino leku gehiagorekin. Bestalde, aparkalekuaren ondoan dagoen hondakinen ekarpen gunean daude orain obretan, bertara lekualdatu behar dute-­eta, auzo-­konpost gunea.

Autoendako 16 leku horiez gainera, autobusendako aparkaleku bat ere egokitu dute, bereziki, udalerriko Gatz Museora joaten diren ikastetxeetako bisitariei begira. Eta aurrera begira, autokarabanei ere egin gura diete lekua Leintz Gatzagan.

Esplikatutakoaren arabera, lekualdaketa egiteko arrazoia da oraingoa leku egokiagoa dela auzo-konpost gunearendako, orain arte etxebizitzen ondoan eta Jakionen ondoan egon da eta.

Joan den astean hasi eta, ezustekorik ezean, oraingo astean bertan bukatuko dute auzo­konpost gunearen lekualdaketa. Lanok bukatu bitartean, hiru konpostagailu ipini dituzte transformadorearen aurrean, auzotarrek konposta egiten segitzeko. Era berean lekualdaketa bukatu ondoren, hondakinen ekarpen gune osoari itxitura ipiniko diote, ze aparkaleku berriaren obrak egiteko lehenago zegoen etxolatxoa bota egin behar izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak