Hain justu ere, eta Eneka Zankada alkateak esplikatu duenez, aurten 55.000 euro pasa gutxiago eskuratuko ditu Udalak zentzu horretan, iaz pinudi bat bota izanari esker lortu zuten-eta diru sarrera.
Aparkalekua bukatu
Gainontzean, inbertsioei dagokienez, alkateak esplikatu du zeregin horretara bideratuko duten 22.500 euroetatik kopururik handiena erdigunerako egokitzen diharduten aparkalekuko obrak bukatzeko izango dela. Izan ere, Udalaren lehentasunetako bat turismoa bultzatzea izanda, Gatz Museora doazen bisitariendako –autobusendako, batez ere– azpiegitura egokiak behar dira. Eta aparkalekuaren orubean joan den astean izandako lur-jausiari dagokionez, egoeraren azterketari dagokion txostenaren zain segitzen dutela adierazi du Zankadak.