Eneka Zankada alkateak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Urak enpresakoak bertan izan dira eta esan dute ur-harguneek ez dutela zerikusirik malda behera etortzearekin; aldiz, zerikusia izan lezakeela bertan agertu den iturburu batek, mendiko urak bertatik pasatzen direlako. Dena den, jausitako lur guztia erretiratu eta egoera sakon aztertu arte, ezin daiteke jakin zein den egoera erreala, alkatearen esanetan.
Uztailean bukatu zituen Zubieder enpresak aparkalekuaren lehen faseko obrak.