Arratsaldeko hiruak laurden gutxitan jaso zuten suhiltzaileek deia Begiñarru baserritik, teilatua sutan zegoela esanez. Tere Aranburuzabala barruan zegoen bazkaria prestatzen, eta bizilagun batek ohartarazi zuen teilatuari zerion keaz.
Oñatitik eta Eibartik sei suhiltzaile kamioi joan ziren bertara, eta arratsaldeko seiak alderako sua kontrolatu eta guztiz itzaltzea lortu zuten. Hala, sua teilatu guztira zabaldu ez zedin lortu zuten, eta teilatuaren laurden bat erre zen.
Gipuzkoako Diputazioko suhiltzaileek azaldu dutenez, sua itzaltzeko ur asko erabili behar izan zuten, eta ur horrek ere kalteak eragin ditu eraikinean. Tere Aranburuzabalak dio lehen pisuan dagoen sukalderaino iritsi dela ura.
Baserrian bizi diren senar emazteak ondo daude, eta haien logelak kalterik izan ez duenez, baserrian jarraitzen dute.