Oihalak, bitxiak, jostailuak, jantziak, arropa ekologikoa, larruzko osagarriak, larruzko pilotak, ukenduak... eta halaxe hamasei postura arte. Hamasi artisau, hamasei eskulangitza ezberdin ikusteko aukera egon da goizean pilotalekuan egokotu dute azokan.
Eta ohikoez gain gauza bitxiak ere bai, artilez egindako xaboia eta gurbilen pneumatikoz egindako lorontziak, esaterako.
Sorginak taldeko kideek egindako taloek ere arrakasta izan dute ohi bezala, eta ikusmina sortu du, era berean, Leintza Gatzagako bertako Sualai errentaritza artistikoak. Hain zuzen ere, erakustaldia egin dute ikatzezko sutegiarekin plazan bertan eta ikusle ugari erakarri ditu.
Azken urteetan bezala, Dorletako Txirrindularien Lagunen elkarteak ere postua jarri du plazan.