Hamarretakoa egiten egon diren bitartean, autoak ikusten izan dira hainbat herritar. Mota guztietakoak aurkitu dituzte bertan, eta egunero ikusten ez diren autoekin argazkitxo bat ateratzeko aprobetxatu dute batzuek.
Ondoren, Gatz museoa eta Dorleta bisitatu dituzte eta herria ezagutu ostean, bazkaltzera joango dira Gasteizeko Mendiola sagardotegira. Bazkal ostean, beraien urteurrena eta Santiago Eguna dela aprobetxatuz berakatzak erosiko dituztela adierazi du Kepa Triguero Araba Classic Club elkarteko kideak.