Aparkaleku berriak egin dituzte Leintz Gatzagan, azkenaldian turismoari indarra eman nahian dabiltzanez, gatz museoari begira, bisitariek euren ibilgailuak aparkatzeko. Ingurua egokituta, aparkatzerik badago; hala ere, lana egiteke dago oraindik. Urbanizazio faseari -lurra egokitu, margotu, argiak eta lore-ontziak ipini...- datorren urtean, diru-laguntza jasotakoan, ekingo diote.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.