Euskal Herriko txoko desberdinetatik eta Bartzelonatik gerturatu dira 15 lagun. Talde dinamikan eta ezagutza kulturalean oinarritutako ikastaroa da; izan ere, lehendabizi bakoitzak bere barrurako egin behar du lana eta hori ezinbestekoa dela azaldu du Mendoza xamanak.
Gai sakonak jorratzen
Orotariko gaiak landu dituzte: energien eta horiekin egindako sendapenaren garrantzia, animalia babesleak, ametsen interpretazioak, edota heriotza, besteak beste.
Horretaz gainera, gaur goizean Leintz Gatzagako Udalaren eskutik Gatz Museora bisita egin dute eta bide batez, ur gaziaren onurak eta horren erabilera terapietan landu dute.
Gainontzeko mailak, aurrerago egingo dituzte, Soran Etxean ere.