Inbertsio garrantzitsuenak
Inbertsioei dagokienez, esaterako, baserrietara ura eramateko proiektua dute eskuartean. Duela hiru urte inguru hasitako proiektuari jarraipena emango diote, beraz. 27.000 euro inguruko aurrekontua izango dute horretarako.
Bestetik, Gaztainuzketako txabolak gaurkotzeko 15.000 euro inguru izango dituzte eta martxan jarriko dute lehenengo fasea. Asmoa da inguru horretan wifia eta haurrendako jolas parkea jartzea. Eta horiez gain, inguruetako mendietan ibilbide batzuk ere zehaztuko dituzte.
Turismo bulego eta Gatz museoari dagokienez, berriz, Udalak horien kudeaketa berreskuratuko du.
Gastuak
Gastuei dagokienez, ostera, hondakin bilketa sistema berria dela-eta, Mankomunitateari 4.600 euro gutxiago ordaindu beharko diote aurten.
Herri ekimenak
Bestetik, hainbat herri ekimen egiteko asmoa ere badute. Besteak beste, asmoa dute herriko aparkalekuen kontua erregulatzeko, eta txakur kaken arazoari irtenbidea emateko sentsibilizazio kanpaina bat ere egingo dute eta behar diren kasuetan isunak jartzeko asmoa ere erakutsi dute.
Leintz Gatzitzen izeneko proiektuaren berri ere eman dute gaurko ohiko osoko bilkuran. Gaur egun barneko gatzak garrantzia hartzen doazenez, bideragarritasun plan bat egitea nahi dute herrian kooperatiba bat martxan jartzeko helburuarekin.