Jonathan Galan eskoriatzarraren lana aitortu dute Lur Anitz Fest jaialdian

Larraitz Zeberio Lekuona

Trans kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko mahai-inguru batekin eman zioten hasiera hiru eguneko jaialdiari, atzo. Zaldibar antzokian gaur egindako ekitaldian GayLur elkarteak egiten duen lana ekarri dute gogora eta horrekin batera Jonathan Galan presidentea omendu dute.

Areto barruko ekitaldiak egin dituzte gaur eguerdira bitartean Lur Anitz Fest jaialdiaren barruan. Eguerditik aurrera, ordea, kalez kale eta plazaz plaza ibiliko dira hiru eguneko jaialdian parte hartzen ari diren guztiak.

Zaldibar aretoan gaur eguerdian egindako galan denetarik egon da. Orain hiru urte sortutako elkarteak egindako ibilbidea ekarri dute gogora eta horrekin batera aurrera begirako egitasmoak zeintzuk diren.

Askotariko kideen testigantzak izan dira, dantza eta kantu erakustaldiak zein antzerki pasarteak ere bai. Amaieran, elkarteko presidente Jonathan Galanen lana aitortu dute. Eskoriatzarra da elkarteko sortzaileetako bat eta presidentea hasieratik. Eskertuta jaso du aitortza Galanek.

Ekitaldia amaitutakoan, Los Txipirones txarangarekin eman diete hasiera kaleko ekintzei. Domekara arte luzatuko da egitaraua.

Gaur eta bihar

Gaur eta bihar ekintza mordoa izango dira Lur Anitz Fest jaialdiaren barruan. Bazkariak, umeendako jolasak, barietate gala, Leticia Sabater artistaren emanaldia, bingo musikatua eta abar.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak