Eibarko Ipurua gimnasia taldean diharduen gimnasta eskoriatzarrak lan ederra egin zuen, denboraldiaren amaiera biribila emanez. Baina, hain zorrotza den diziplina honetan, emaitzak lortzeko ez dago sekreturik: lana, besterik ez.
Bakarkako txapelketen ostean, oporrak hartzeko unea heldu zaio gimnasta eskoriatzarrari. Segituan itzuliko da tapiz gainera. Koreografia berriak lantzen hasita daude, taldekako txapelketak prestatzeko.