Kultura etxean dago ikusgai argazkiekin eta dantza taldeak urteetan zehar erabilitako materialarekin osatutako bilduma. Udalak eta dantza taldeak elkarlanean prestatutako erakusketa da eta taldearen 60. urteurrena dela-eta prestatu dute. Zapatuan egingo dute urteurreneko ospakizun-festa nagusia. Ekitaldi nagusia 13:00etan izango da, Herriko Plazan. Erakusketa zabalik egongo da hilaren 14an, 15ean eta 16an, 18:00etatik 20:00etara.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.