Kitxua Guatemalako erdialdeko eta hegoaldeko goi-lautadetan bizi den maia leinuko indiar herria da. Sam Colop poetak gaztelerara itzulitako k′iche′ herriaren historia eta mitologia gordetzen dituen dokumentuaren hasieran oinarritutako erakusketa da, Larriatz Iparragirreren esanetan. Horrekin batera, Layla Martinezen Utopía no es una isla eta Alba Garmendia Castañosen Etxeko leihoak unibertsora. Utopiak pentsatzeko marko bat liburuak izan ditu lan horiek sortzeko pizgarri.
Aurreiritziak sortu gabe
Lan abstraktuak dira Iparragirrek jarri dituenak. Akrilikoan mihisearen gainean egindakoak gehienak, nahiz eta egur gainean eta herdoildutako burdinan egindakoak ere jarri dituen. "Ez zait gustatzen ideia askorik ematea, jendea aurreiritzi batekin jartzen delako lanaren aurrean, eta nik kontatutakoa hartzen dute kontuan eurek ikusten duena baino gehiago. Dena den, mugimenduan edo dauden moduan geratzeko indar horretatik abiatzen da ideia", adierazi du artistak.