ALBISTEAK

Eguen Gizenean Urdelardero Eguna ospatuta hasi dituzte haurrek Aratuste jaiak

Imanol Beloki Unamuno 2026ko otsailaren 12a

Eskoriatzako ikastetxeetako haurrek elkarrekin Urdelardero Eguna ospatuz hasi dituzte Eskoriatzako Aratusteak. Ohikoa den legez, baserritar jantzita, ziria eskuan hartuta eta barruan jakiak sartuta, herriko kaleetan zehar kantuan eginda hasi dute gaurko eguna. Ikastetxe bakoitzeko umeak taldetan banatu zituzten, eta aurretik zehaztutako ibilbideari jarraiki jardun dute kantuan. Ordubetez kantuan aritu ostean, 11:30ean denak elkartu dira Fernando Eskoriatza plazan, txistorra eta hallala jateko.

Urdelardero, urdeixa jan da bazkaixa gero… dio kantuaren hasierak, baina, goiza kantuan eta jan eta jan aritu ostean, bazkaritan ez dute askorik jango herriko kaleetan zehar kantuan aritu direnek. Haur Hezkuntzako hirugarren mailakoak Dorleta auzo inguruan aritu ziren; Haur Hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailako ikasleak, Jose Aranan hasita, Olaeta inguruan; Lehen Hezkuntzakoak, Manuel Muñoz kiroldegian eta Intxaurtxueta auzoan; eta Lehen Hezkuntzako bigaren mailakoak, Bibliotekatik abiatuta, San Pedro auzoan izan ziren eta O'Dogherty garagardotegirainoko bidea egin zuten, Eroskitik pasata. Ondoren, 11:30ean denak elkartu ziren Fernando Eskoriatza plazan.

Huhezira eta adinekoen egoitzara abestera

Kantuan ondo baino hobeto egin dute kaleetan zehar aritu diren neska-mutikoek. Une hunkigarria ere bizi izan da Jose Arana egoitzan kantuan egin dutenean, eta Huhezin, Humanitate eta Zientzien fakultatera joan direnean, berriz, irribarre ugari ikusi ahal izan dira bertako ikasleen artean.

11:30ean denak elkartu dira, Fernando Eskoriatza plazan, bertan, txistorra eta hallala jateko. Bada, hasi dituzte Aratusteak Eskoriatzan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak