Banaketa-zerbitzua hobetzeko Debagoieneko gainerako herrietako sistema bera ezarriko da Elgetan ere. Hilabete dago eskaera egiteko, eta salbuetsita daude Puntua etxean jasotzen dutenak –Goienakideak–. Eskoriatzako berriemaile Imanol Belokik azaldu duenez, aldaketak ez dio eragingo Goiena aldizkariaren doakotasunari, baina ezinbestekoa izango da eskaera egitea aldizkaria jasotzen jarraitzeko.
Eskaera berritzeko bost bide daude: Whatsapp zein Telegram bidez, 688 69 00 07 tefonora idatzi daiteke, harpidetza@goiena.eus helbide elektronikora idatzita ere egin daiteke; 943 25 05 05 telefono-zenbakira deitzeko aukera ere badago, eta, azkenik, karteletan ageri den QRaren bitartez zabaltzen den formularioa beteta.
Goiena Aldizkariarekin batera Puntua aldizkaria jasotzen duten eskoriatzarrek ez dute zertan eskaera egin behar. Gainerako guztiek bai.