Kultur-etxea herritarrez bete zen atzo arratsaldean eta hauen parte hartzea funtsezkoa izan zen solasaldia eraikitzeko. Paloma Martinezek gidatu zuen saioa moderatzaile lanetan eta bertaratutakoek bakardadearen inguruko kezka eta zalantzak partekatu zituzten, horiei erantzunak ematen aritu zen Elisa Sala Mozos. Espazio hauen helburua herritarrak egoera eta bizipen desberdinen inguruan pensatu eta sentitzera gonbidatzea da, bakardadearen gaineko hausnarketa kolektiboa sustatuz.
Komunitatearen barruan elkar zaintzaren garrantzia azpimarratu eta erantzunkidetasun komunitarioa indartzea bilatzen da saio hauekin. Solasaldian zehar, Aare Castillak eta Amaia Baldarrainek entzundakoaren laburpen bisuala osatzen joan ziren era saioari amaiera emateko, landutako ideia nagusiak modu grafikoan jasotzen zituen diagrama aurkeztu zuten.
Debagoieneko hainbat herritan oraindik egingo dira bakardadearen inguruko solasaldiak; guztiak 18:00etan izango dira, honako datetan eta tokietan:
- Antzuola: urtarrilak 27, Olaran etxean.
- Oñati: urtarrilak 28, kultur etxean.
- Elgeta: urtarrilak 29, Espaloia Kafe Antzokian.
- Leintz Gatzaga: urtarrilak 30, liburutegian.