Erakusketa zazpi ataletan banatuta dago: sorrera, lehen urteetako eskola, eskolaren garapena, gaur egungo eskola, Tximeleta Gela, Koldotxo Guraso Elkartea eta eskolako abestia. Atal horietan guztietan azalpen testu txiki bat egongo da, euskaraz, eta eskolakoen ama hizkuntzetan, QR-en bidez, itzulpenak irakurri ahal izango dira.
"Erakusketaren antolaketa erakusketa lantaldeak eraman du aurrera: familiek, irakasle ohiek eta gaur egungo irakasleok gaude lantalde horretan. Eskolan genituen argazkiak eta ingurukoei eskatuz lortu ditugunak jarriko dira ikusgai. Huhezik panelak utzi dizkigu eta Ibarraundi museotik antzinako ikasmahai batzuk hartu ditugu. Ez dira eskolan egondakoak, aurrekoak baizik, baina bat datoz erakusketarekin", azaldu dute Luis Ezeizako zuzendaritzakoek.
Abenduaren 24a arte zabalik
Erakusketa abenduaren 24ra arte egongo da ikusgai. Astegunetan: 17:00etatik 19:00etara; asteburuetan: 12:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; eta abenduaren 24an: 12:30etik 14:00etara.