Eskoriatzako Joseba Iñurrategi pilotalekuan Emakumezkoen Master Cup pilota txapelketak jokatu dituzte, gaur, domeka goizean. 10:00etan hasi dira partiduak, eta, guztiak eskuz banakakoak izan dira. Zazpi partidutik sei, 18 tantora jokatu dituzte, eta, elitekoen partidua, berriz, 22 tantora izan da.
Lehenengo lau partiduak pilota mistoko gazte kategoriakoenak izan dira. June Zabalak 18-5 garaitu du Maria Balerdi; Izaro Sistiagak 7-18 galdu du Amaiur Landaren aurka; Irati Benitok 18-3 irabazi du Hegoa Roizen aurka, eta, Ainare Azpiazuk 18-2 irabazi du Izaro Aizpuruaren kontra. Ondoren, promesa mailako pilotarien txanda izan da, eta, bi partidu jokatu dira. Maddi Ugaldek 6-18 galdu du Arhane Rey pilotariaren aurka eta Alize Sagarduik 18-3 garaitu du Nahia Sorondo. Amaitzeko, elite mailakoen partidua jokatu da, eta, Mendizabalek 22-17 garaitu du Bergara.
Arrate Bergarak ezin izan du garaitu
Eskoriatza Kirol Elkarteko pilota saileko txikienek eliteko pilotariekin argazkiak ateratzeko tartea hartu dute partidua hasi aurretik, eta, Olatz Arrizabalaga eta Amaia Aldai pilotariak bertan zeudela aprobetxatuta, eurekin batera ere erretratuak atera ostean hasi da elite mailako partidua. Nora Mendizabal andoaindarra jarri da aurretik markagailuan, eta, hasieratik ematen zuen andoaindarraren alde zegoela partidua. Hala ere, Arrate Bergara bergararrak, ezin izan dio aurrea hartu, baina, ez dio hain eraz utzi garaipena eskuratzen. Kosta zaio partiduan sartzea bergararrari, eta, berdinketa ere lortu du 15. tantoan. Nahiz-eta argia ikusten hasi, eta, Nora Mendizabalek hainbat falta egin, Arrate Bergarak ez du aprobetxatzen jakin, eta markagailuari buelta emten saiatu den arren, 22-17 amaitu da partidua.