Eguraldiaren kezka izan dute asteburu osoan zehar antolatzaileek; izan ere, iragarpena ez zen ona. Hain zuzen ere, zapatuko kontzertu guztiak Herriko Plazara bideratu zituzten musikariek aterpean jotzea bermatzeko. Hala ere, herritarren partetik jasotako erantzunarekin "oso pozik" bukatu dutela onartu du antolakuntzako kide Iñaki Kortazarrek.