HARMAILATIK

EskoXtrem mendi bizikleta proban 177 lagun aritu dira

Imanol Beloki Unamuno 2025eko irailaren 20a

Eskoriatza Kirol Elkarteak antolatuta EskoXtrem mendi bizikleta proba jokatu da gaur, Eskoriatzan. Hiru ibilbide izan dituzte parte-hartzaileek aukeran, motza 28 kilometrokoa eta 1.100 metroko desnibelekoa da; luzea, berriz, 44 kilometrokoa eta 1.800 metroko desnibelekoa; eta Xtrem modalitatekoak 57 kilometro eta 2.500 metroko desnibelekoa. 

Ruben Martinezek, EskoXtrem-eko antolakuntza taldeko kideak adierazi du balorazio orokorra egingo duten arren, gustura geratu direla probak emandakoarekin. "Kirolprobak webgunetik 126 lagunek eman zuten izena eta egunean bertan 51 lagunek eman dute izena. Hiru ibilbide egin ditugu aurten, eta, aurrez egindako ahaleginak merezi duela uste dut. Bizikleta elektrikoarekin ere asko etorri dira, eta, gazteak zein helduak izan ditugu bertan. Anoa postuetan giro ona izan da, eta, helmugan, berriz, pizza jateko aukera eman dugu".

EskoXtrem proban, parte-hartzaileak irten berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak