Travellin' Brothers edota Niña Coyote eta Chico Tornado, aurtengo Errekan Gora jaialdian

Goiatz Arana Begiristain 2025ko abu. 31a, 14:43

Debagoieneko bi talde ere badaude aurtengo kartelean: Aretxabaletako Nhil eta Oñatiko Sukena. Iraileko hirugarren asteburuan egingo da jaialdia, 19tik 21era.

Atxorrotx kultur elkarteak eta udalak prest dute ate joka dagoen edizioko egitaraua. Atzo iluntzean aurkeztu zuten, Inkernu taberna kanpoan, Sugramas talde elgoibartarrak zuzeneko kontzertua eskaintzen zuen aldi berean; ohitura bihurtu da aurkezpena abuztuko azken asteburuan egitea, kontzertu batekin lagunduta, eta hala egin dute aurten ere.

Egitaraua, egunez egun

  • Egubakoitzean, 19:30ean, Inkernu kanpoan: Old Time Spooks.
  • Egubakoitzean, 22:30ean, Herriko plazan: Ezpalak.
  • Zapatuan, 13:00etan, Herriko plazan: Sukena.
  • Zapatuan, 18:30ean, Herriko plazan: Otxandixotik-Eskoitzara. Mario Padilla Eskoriatzako txistulari zenaren omenezko kontzertua, txistulari, banda eta dantzariekin.
  • Zapatuan, 20:00etan, Inkernu kanpoan: Moonshakers
  • Zapatuan, 22:30ean, Herriko plazan: Travellin' Brothers
  • Domekan, 13:00etan, Herriko plazan: Nhil.
  • Domekan, 19:30ean, Herriko plazan: Niña Coyote eta Chico Tornado.
Erlazionatuak

Sugramas taldearen kontzertua Inkernu kanpoan

Goiatz Arana Begiristain abu 31, 15:46 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak