1985. urtetik 2013ra bitartean, 666 VHS eta 720 DVD-tan jasota daude Eskoriatzako herri telebistak egin zituen grabazioak. Horiek guztiak galdu ez daitezen digitalizatzen dabil Xabier Badiola udal langilea. Dagoeneko ikusgai daude grabazio horietako asko udal webgunean eta ekainaren 26an, eguena, 19:30ean, egingo dute proiektuaren aurkezpena herritarren aurrean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.