Kiroldegian egindakoa kalera atera dute Eskoriatza Kirol Elkartearen egunean

Julen Murua Mesonero 2025ko eka. 2a, 16:42

Goizean goizetik antolatu zituzten ekintzak Eskoriatzako Kirol Elkartekoek, klubaren eguna ospatzen duten 61. aldian.

Eguraldia lagun izan zuten eskoriatzarrek herriko kirol elkartearen egunean, eta plaza herritarrez josita egon zen. Jatekoa eta edatekoa bai, baina musika ere ez zen falta izan ospakizunean. 90eko hamarkadako sokatira taldeko kideak omentzeko tartea ere izan zuten, eta elkarteko lehendakari Jabi Corbalek adierazi zuenez, "urtero elkarteko kide izan den talde bateko kideak ekartzea izango da asmoa". Gainera, "herriko gazte talde batek sokatiran hasteko asmoa" duela ere gaineratu zuen lehendakariak, eta omenaldiaren bitartez "jende gehiago batzea" gura dutela ere adierazi zuen. Paella erraldoia izan zuten bazkaltzeko, eta arratsaldean ere musika eta parrillada izan zuten. DJ Hugoren emanaldiarekin eman zioten bukaera egitarauari.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak