Ehun bat lagun elkartu dira Atxorrotx Elkartearen Eguneko bazkarian

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko mai. 12a, 15:45

Añube eta Fito Skins taldeen egubakoitzeko kontzertuen ostean zapatu goizean eman zioten jarraipena Atxorrotx Kultura Elkartearen Egunari. Umeendako puzgarriak, herriko talogileak eta trikitilariak eta bazkaria egin zituzten, besteak beste.

Pozik dira Atxorrotx Elkarteko kideak egunak emandakoarekin. Goiz eta eguerdi partean giro polita izan zen plazan. Umeendako bi puzgarri egon ziren eguerdira arte, eta herriko talogileek eta trikitilariek berezi egin zuten eguna.

Talogileak pozik ziren saldutako talo kopuruarekin. Eguerdi aldean izan zuten eskaera kolperik handiena. Eguraldia lagun zen plazan eta jendea gustura egon zen. Talogileek kalkulatzen dute 200 bat talo saldu zituztela. Txistorra izan zen eskaera handieneko jakia, baina amaierarako txistorra bakarrik zuten eskaintzeko; izan ere, gainerako jakiak agortu egin ziren.

Ehun bat lagun bazkaltzeko

Ez ziren kopuru horretara iritsi baina gertu ibili dira. Eguraldi iragarpena ez zen aldekoa eta aterpean jarri zuten mahaia. 15:30erako I love paella etxeko Agus Serres-ek prest zuen valentziar erara egindako paella.

18:30ean buruhandiak izan zituzten Eskoriatzan eta 19:00etan hasita Txoriburu eta Sermond taldeen kontzertuak.

Egunak emandakoaren inguruko balorazio positiboa egin du Atxorrotx Kultura Elkarteko kide Iñaki Kortazarrek.

Erlazionatuak

Atxorrotx Elkartearen Eguna, argazkitan

Larraitz Zeberio Lekuona mai 10 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak