Euskaraz barra-barra egitasmoarekin bat egin dute Eskoriatzako 17 establezimendutan

Imanol Beloki Unamuno 2025ko ots. 25a, 12:29

Euskaraz barra-barra (e//) markak establezimendu horretan euskaraz egin ahal izango duela adierazten dio bezeroari. Eskoriatzan 17 establezimendu izan dira egitasmoarekin bat egin dutenak eta horren berri herritarrei helarazteko bideoa egin dute guztiek elkarrekin.

Euskaraz barra-barra Euskal Herri osoan erabiltzen den zigilua da, herritarrei establezimenduetan euskaraz hitz egiteko aukera erraztea helburu duena. Eskoriatzan honako 17 establezimendu hauek eman dute izena egitasmoan:

Aloña fruta-denda // Altuna harategia // Arkupe hortz-klinika // Azkoaga estankoa // Coviran // Eguren arrandegia // Erai osteopata // Gahir fisioterapia // Iratzarri logopedia // Ixkur ileapaindegia // Khalma ileapaindegia // Kimu ileapaindegia // Kiribil ileapaindegia // Maulanda jatetxea // O’Dogherti taberna // Pagalday harategia // Urrestilla taberna

Establezimenduen konpromisoa

Egitasmoan parte-hartzen duten establezimendu horiek honako konpromisoak hartu dituzte:

  • Beti egongo da euskara ulertzen duen langileren bat; horrela bezeroak euskaraz egiteko aukera izango du.
  • Errotuluak, kartelak, oharrak… euskaraz (ere) egongo dira.
  • Lehen hitza euskaraz egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak