60 metro karratuko hiru eremu ditu hirugarren solairuak, eta, beraz, 180 metro karratu inguru gehiago irabazi ditu kiroldegiak, guztira. Bertan ezarri dituzte klimatizazio aparailuak, larrialdietarako atea, zorua, eta, joan den egunean ipini zuten igogailua hirugarren solairuraino.
Materiala jartzea, soilik, geratzen da hirugarren solairuan, baina, akats tekniko batzuk tarteko, atzeratu egingo da lizitazioa.
Ia 1.500 erabiltzaile
Gaur-gaurkoz, 1.498 harpidedun daude, guztira, Eskoriatzako kiroldegian, eta, hala, leku gehiago izango dute erabiltzaile guzti horiek Eskoriatzako instalazioetako gune berrian aritzeko. Herritarrak ere joan dira lanak nola geratu diren ikustera.
Kiroldegiko arduradunak aditzera eman du, une honetan 62 pertsonak dutela izena emanda udako ikastaroetan, eta, horietan parte hartzeko edo aurrerago emango diren saioetarako informazioa nahi duenak kiroldegiko harreran galdetu dezake.