Edorta Zubizarreta eta Enrique Iregi eskoriatzarrak jokalari izatetik, antolakuntza taldera pasatu dira, eta, parte hartuko duten beste hainbat kiderekin batera –Ander Errarte, Beñat Illarramendi, Aitzol Zubizarreta…–, lanak banatu eta dena dute gertu. Azpimarratu dutenez, azken edizioetan arrakasta izan du egitasmoak, eta, aurten ere halakoa aurreikusten dute. "Hamaika bikotek eman dute izena oraingoz, garagardo kañeroa ere jarriko dugu azken urtetan moduan, eta txapelketa amaitzean, parte-hartzaile guztiekin batera Txalapartara joango gara afaltzera", adierazi dute.
Motorrak berotzeko, joan den domekan haurren kategoriako txapelketa jokatu zen. "Iaz ere antolatu genuen, baina, ez zen gazterik azaldu. Aurten gazte ugari izan ziren, eta 16 eta 18 tantotara jokatu genituen partiduak, taldetan banatuta", dio Enrique Iregik.