Egoitzako konponketei dagokienez, kaperan hezetasun arazoak dituzte, eta beraz, biltegi gisa erabiltzen dute, lorategiak ere hala moduz dituztela dio Dolarak eta, aste batzuk ere daramatzate eguneko zentroko hezetasun arazoak konpontzen. Aurreikuspenen arabera, hilabete honetan amaituko dituzte lanak.
Zapatuan 11:00etan bisita gidatua egingo dute, ele bitan
Zaharren egoitza komunitataren zati garrantzitsu bat izanda, herritar guztiengana iritsi nahi du Dolarak, egoitza herriaren eta herritarren parte dela gogoraraziz, eta une honetan haren laguntza behar duela azpimarratuz. Azaldu du bisita gidatua eskainiko dutela zapatu honetan, batez ere, eguneko zentroan egiten den zerbitzua ezin hobea ezagutzeko.