Abenduaren 20ra arte egongo da Tipitapa guraso elkarteko bazkide egiteko aukera

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko abe. 13a, 16:36

Haurrekin egoteko espazio itxi eta seguru baten beharrak bultzatuta sortu dute elkartea. Ludoteka zerbitzua eskaintzen duten lokala partekatuko dute.

Haurrekin egoteko espazio seguru eta itxi baten beharrak bultzatuta sortu dute Eskoriatzan TipiTapa guraso elkartea. Maite Santamariari eta Maitane Ayalari otu zitzaien ideia, iazko ikasturtean Aretxabaletako Kukumiku elkarteko kide eta ekintza arduradun izan ostean.

Santamaria eta Ayala maiatzean hasi ziren elkartea eratzeko prozesuarekin. Udalarekin harremanetan jarri ziren eta oniritzia jaso zuten Udalaren aldetik. Ludoteka zerbitzua eskaintzen duten espazioa izango da aurrerantzean Tipitapa elkartearen gunea, hau da, lokala partekatuko dute. 

Bazkide egiteak lokala erabiltzeko eskubidea emango die familiei; gaur gaurkoz, lokalaren garbiketa udalaren ardura izango da. Urtean zehar irten daitezkeen borondatezko lanak izango dira bazkideen ardurapekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak