Krakoviako Summer Jazz Festivalean izan da uztailean, ‘Traditions & tradizioak’ proiektua aurkezten. Talde formatuan sortutako proiektua da hau eta Xabi Arakama soinujolearekin edo Joshua Edelman piano-jolearekin batera ari da Intxausti formatu berri honetan sakontzen.
Talde formatuan probatzen aritzeaz gain, bikoteka ere herriz-herri ere dihardu abuztuan zehar soinua jotzen. Berarekin izan gara proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko, eta, era berean, instrumentu honekiko duen zaletasuna gertutik ezagutzeko.