Eskoriatza eta Aretxabaleta Mendiolako bidezidorretatik barrena lotzen ibilbidean, gidariak ikuskizun bikaina eskaini zuten. Lehia estua izan zen goiko postuetan, baina azkenean Aitzol Apalantza eta Alain Agirre gailendu ziren, Ford Fiesta autoarekin. Bigarren sailkatuak Jokin Agirre eta Arantzazu Anareta izan ziren eta hirugarrenak Joseba Frutos eta Urtzi Kortazar eskoriatzarrak.
Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola antzuolarra lasterketa buruan zioaztela palierra hautsi zuten eta ezin izan zuten lasterketa amaitu. Horrek, podiumera igotzeko lehiakortasun areagotu zuen eta azken txandararte dena erabakitzear egon zen.
Pilotuek ibilbidea bi norantzetan egin behar izan zuten Mendiola, Lete, Eraña, Bolibar eta Agiñako auzoak gurutzatuz. Antolatzaileek adierazi zutenez, pilotuek gustoko duten lasterketa da, nahiz eta, autoek asko sufritzen duten lurzoru gorabeheratsua dela eta.
Autoak irteera puntutik 12:00etan irtetzen hasi ziren eta guztira ibilbidea lau aldiz egin behar izan zuten. Lasterketa normaltasun igaro zen eta ez zen aparteko ezbeharrik egon.
Debagoiendarrak fin
Herriko pilotuen artean, Joseba Frutos eta Urtzi Cortazar izan ziren azkarrenak, sailkapen orokorrean hirugarren postuan amaituz beraien Renault Clio autoarekin. Gainera, bigarren klasea eta 2.0 Kopa ere irabazi zuten. Jose Ferreira eta Maider Usandizagak ere lasterketa polita burutu zuten eta biak ala biak "oso pozik" bukatu zuten, autoak osorik bukatu zuelako.
Aramaioko Rallysprinta begiz jota
Bailarako hurrengo proba Aramaion jokatuko da irailaren 9an.