HEMEN DEBAGOIENA

Bereziki jendetsua izan da 25. Eskoriatzako Ferixie

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko ekainaren 6a

Arizmendi ikastolak antolatutako 25. Ferixie ospatu zen zapatuan Eskoriatzan, eta urtero moduan, askotariko produktuak batu zituen azokak. Guztira, 86 postu egon ziren, bertako ekoizle eta artisauek jarritakoak eta kanpotik etorri zirenek ezarritakoak. Eguraldia lagun, jende asko ibili zen Eskoriatzan eta heldu, gazte edota etxeko txikienak giro ederrean aritu ziren. Azokaz gain, txorimalo lehiaketa ere egin zen, eta Jose Arana gunearen kanpoaldean azokako sortzaileei omenaldi xume bat egin zioten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak