20 euro ordaindu eta 30 gastatzeko aukera

Imanol Beloki Unamuno 2023ko api. 11a, 15:13

Martxan da ‘Eskoriatza Bizirik’ kanpainako bonuen salmenta. Guztira 2.500 atera dituzte eta eskuragarri daude Ibarraundi museoan. Herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan gastatzeko dira, loteria eta bestelako joko establezimenduetan, farmazietan eta estankoetan izan ezik. 

Bonuak erosi nahi dituenak nortasun agiria edo atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ) aurkeztu beharko du eta kreditu txartelarekin edo telefonoarekin soilik ordaindu ahal izango du; ez da eskudirurik edo bizum-ik onartuko. Eta ezarritako ordutegian bonuak erosteko aukerarik izan ezean, salbuespen gisa, interesdunak nortasun agiria beste pertsona bati utzi ahal izango dio bonua eros diezaion. Hala ere, erosle bakoitzak gehienez bi bonu erosi ahal izango ditu: harena eta hirugarren pertsona batena.

Bonuak erabiltzeko establezimenduen zerrenda osoa Ibarraundin bertan ere eskuratu ahal izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak